«Euskara, jalgi hadi mundura! Sarean denetarik dago, ona eta txarra, baita honako gauza pozgarriak ere», idatzi du Uxune Martinezek @UxuneM Twitterren. Zientzia Kaiera dibulgazio guneko kolaboratzailea da, eta koronabirusari buruz euskaraz idatzitako artikulu bat Japonian goraipatu dutela azaldu du. Miren Basaras mikrobiologoak idatzitako artikulua «bikaina» dela esan du Arisu Satoshi @arisu_satoshi Twitterreko erabiltzaileak, sareak euskaratik japonierara itzultzeko duen tresna bat erabili ondoren.
«Euskara izeneko hizkuntza berezi batean deskribatu arren, Google doktorea bikaina da, eta behar bezala itzultzen du», idatzi du japoniarrak. «Artikulu hau berez bikaina da, birus horren atzera begirako moduak modu trinkoan laburbiltzen dituelako».
Teknologiak euskaraz egiten denaren irismena nola zabal dezakeen erakusten du iruzkinak, eta hiztun gutxiagoko hizkuntzen ustezko mugak gaur psikologikoak baino ez direla. «Adi daude Japonian, gero!», erantzun dio Martinezi @Oskar_KimikArte erabiltzaileak. «Txioa gorde 'euskaraz ikertzeak/dibulgatzeak ez du merezi' esaten duen hurrengoari muturrean jartzeko», adierazi du @iratiIciar Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroen arduradunak.
Zientzia Kaierak eskertu egin dio japoniarrari eginiko iruzkina (japonieraz), eta hark «eskerrik asko informazio baliagarriarengatik» erantzun dio, euskaraz.
ãƒÂÂÂスクèªÂžã¨ã„ã†特æ®ÂŠãªè¨Â€èªÂžã§述ã¹ã‚‰ã‚Œã¦ã¯ã„るãÂÂÂÂŒã€ÂÂÂグーグル先生ã¯å„ªç§Â€ã§ã¡ã‚ƒã‚“ã¨訳ã—ã¦ãÂÂÂÂÂÂれる。
— æœ‰é ˆæ‚Ÿå² (@arisu_satoshi) January 28, 2020
ãÂÂÂÂÂÂã—ã¦ã€ÂÂÂã“ã®è¨Â˜äºÂ‹è‡ªä½Â“ãÂÂÂÂŒä»ÂŠå›žã®ã‚¦ã‚¤ãƒ«ã‚¹ã®æÂŒ¯ã‚Šè¿Â”ã‚Šã‹ら対ç–ç‰ã‚’コンパクトã«çºÂÂÂã‚ÂÂÂã¦ã„ã¦ç§Â€é€¸ã€‚ https://t.co/Z5QACjT02I