PPk alderdi politikoen arteko itun bat eskatu du, euskara «lehia politikotik at» uzteko, eta hizkuntza «herritarrak elkartzeko» tresna izan dadin. Proposamena Arantza Quiroga EAEko PPko presidenteordeak idatzitako txostenean dago, eta EAEko Alderdi Popularrak eztabaidatuko du asteburuan. Quirogak aldarrikatu du herritar bakoitzak nahi duen hizkuntza «askatasunez» erabil dezala. «Euskara herritar guztien ondarea da, eta ezin da politikarako erabiltzen jarraitu, euskal herritarrak banatzeko».
Quirogak hezkuntzaren egoeran sakondu du txostenean, eta gurasoek hizkuntza eta erlijioa aukeratzeko «ahalmen handiena» izan dezatela proposatu du. Hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarreko presidentearen ustez, estatu ez-konfesionala izateak ez du zertan esan nahi «erlijioa zokoratzeko agindu batek» egon behar duenik. Gaineratu du «identitateari, ideologiari eta hizkuntzari» buruzko eztabaidak hezkuntzatik atera behar direla.
Euskara «lehia politikotik at» uzteko alderdien arteko ituna eskatu du PPk
Herritar bakoitzak nahi duen hizkuntza «askatasunez» erabil dezala aldarrikatu du Arantza Quirogak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu