euskara

Euskara "praktikoa" dela nabarmendu du AEK-k matrikulazio kanpainaren aurkezpenean

Gaurtik aurrera zabalik da AEK-ko euskaltegietan ikasteko matrikulazio epea. Baikor azaldu dira AEK-ko ordezkariak, aurreko ikasturteko 1.500 ikasle inguruk baieztatu baitiete euskaltegian jarraituko dutela. Bideoa: matrikulazio kanpaina. [Youtube]http://youtu.be/gs1i1SZwphg[/Youtube]

2013ko irailaren 3a
14:00
Entzun

Amets Arzallus 'irakasle' lanetan izan da gaur AEK-k matrikulazio kanpainaren berri emateko agerraldian. Euskaltegietako ikasleen "energia" izan du gogoan, eta gaineratu ikasle askok euskaldun askori hizkuntzaren erabileran lezioak ematen dizkietela.

AEK-ko ordezkariek nabarmendu dute euskara ikasteko eskaintza zabala dutela; ehun euskaltegitik gorako sareaz gain, barnetegiak eta on line ikastaroak aipatu dituzte. Apustua euskaltegiak "betetzea" dela gaineratu dute.

Urritik ekainerakoa izango da ikasturtea, eta baikor azaldu dira AEK-ko ordezkariak. Izan ere, aurreko ikasturteko 1.500 ikaslek baieztatu diete euskaltegian jarraituko dutela datorren ikasturtean ere. Euskara praktikoa darabilte lelo gisa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.