Euskaraldia

Euskaraldiaren abestia aurkeztu dute: 'Esazu hitz bat'

Xabier Zabalak sortu du abestia, eta, Andoni Egañak letra. Aiora Renteriak, Pettik, Maddalen Arzallusek eta Ainhoa Larrañagak ere parte hartu dute abestian.

2022ko uztailaren 6a
14:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Udazkenean egingo dute Euskaraldia, hirugarrenez, eta dagoeneko badu doinua egitasmoak: Esazu hitz bat izeneko kanta gaur aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak,bideokliparekin batera. Xabier Zabalak sortu du musika, eta Andoni Egañak hitzak. Ahotsa, Andoni Egañak ez ezik, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak, Petti musikariak, Maddalen Arzallus bertsolariak eta Ainhoa Larrañaga musikari eta aktoreak jarri dute.

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute hirugarren Euskaraldia. Aurten, aurreko aldietan bezala, belarriprest edo ahobizi moduan parte hartu ahalko da. Hala ere, antolatzaileek ariguneetan jarri dute aurten arreta. Entitateek parte hartu ahal izango dute euskaraz «lasai» aritzeko guneak sortuz, eta horiek areagotzea da helburua. Maiatzaren 18az geroztik zabalik dago entitateek ariketa sozialean izena emateko epea. Herritarrek, berriz, irailaren hondarrean izango dute horretarako aukera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.