euskara

"Euskararen biotopo babestuak" aldarrikatu dituzte Uema egunean

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen festa ari dira ospatzen Bergaran. Ueman laster hainbat udal handitu sartuko direla espero dute.

arantxa iraola
2011ko ekainaren 4a
17:40
Entzun

Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eguna ospatzen ari dira gaur Bergaran, Euskarak har dezan arnas lelopean. Giro ederrean doa aurrera eguna, euskaraz bizitzeko hautua eginda duten udalerrien urteroko hitzordua. Euskara hutsean bizi diren tokiko eremuen garrantziaz ohartarazi dute, euskararentzat, eta euskaldunentzat, "arnasgune" direla nabarmenduz. "Euskararen biotopo babestuak behar ditugu", aldarrikatu du Jon Bollar Uemako lehendakariak eguerdian egin duten ekitaldian.

Maiatzaren 22ko bozen harira, udalerri euskaldunen mankomunitateak hazkunde handia izan dezakeen esperantza dute. Aurki mankomunitateari udalerri gehiago atxikiko zaizkiola eta, iragarpen baikorrak egin dituzte. "Mankomunitatean sartutako udalerrietan bizi diren heritarren kopurua bikoiztea espero dugu". Egun 59 udalerri daude Ueman, eta 110.000 herritar inguru batzen dituzte. Hainbat udalerri handi espero dituzte epe laburrean.

Egitaraua

10:30. Hitz gurutzatuen binakako lehiaketa, kanporaketak hastea. San Martin plazan. Luma-ren laguntzaz.
11:00: Umeentzako jokoak: puzgarriak... Ariznoa plazan.
12:30: Ekitaldi instituzionala, Uemako lehendakariaren agurra, San Martin plazan.
12:30: Kantu-jirari ekitea, Euskal Kantuzaleen elkartearen laguntzaz. San Martin plazatik.
13:00: Hitz gurutzatuen lehiaketa. Finala. San Martin plazan.
14:30: Herri bazkaria, bazkalostean kantu animazioa, Kantuzaleen elkarteko lagunekin. San Martin plazan.
15:30: Umeentzako tailerrak, Ariznoa plazan.
16:30: Umeentzako jokoak: puzgarriak...
18:00: Dantzaldia, Erlaxi taldearekin.
23:00: Kontzertua, gaztetxean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.