EUSKARA

Euskararen egoerari buruzko adierazleak webgune batean bildu dituzte

Euskararen Adierazle Sistema osatu dute Euskal Herri osoko erakundeek. Euskararen egoerari buruzko 33 adierazle bildu dituzte, eta osatuz joango dira.

Euskararen Adierazle Sistema aurkezteko ekitaldia, gaur, Donostian. JON URBE, ARGAZKI PRESS
Garikoitz Goikoetxea.
2017ko abenduaren 20a
18:49
Entzun

Uztailean lankidetza hitzarmena osatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak. Elkarlanean hainbat proiektu egitea erabaki zuten, eta horietako bat prest dago jadanik: Euskararen Adierazle Sistema. Hiru erakunde horiekin batera, egitasmoan parte hartu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek ere.

Euskararen egoerari buruzko aldagaiak bildu dituzte webgune batean, Euskal Herri osoa aintzat hartuta —aldagai guztietan ez, batzuetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak soilik baitaude—.

Euskarari buruzko hainbat ikerketatako informazioa jarri dute eskura: inkesta soziolinguistikoa, mapa soziolinguistikoa, Arrue txostena, kaleko erabileraren neurketa... Nabarmendu dute proiektuak “izaera dinamikoa” duela, eta osatuz joango direla. Bidenabar, azaldu dute “tresna oso baliagarria” izango dela euskararen egoerari buruzko informazioa emateko eta harekin lan egiteko.

Hemen ikus daiteke webgunea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.