Hizkuntza normalizazioa

Euskararen gaitasun agiriak baliokidetu ditu Jaurlaritzak

2008ko apirilaren 9a
17:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskararen gaitasun egiaztagiri guztiak elkarrekin baliokidetu ditu Eusko Jaurlaritzak, parekatzea egiteko oinarri gisa Europako Erreferentzi Marko Bateratua erabiliz.

Orain arte hainbat ziren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazioetan euskararen ezagutza balioztatzeko erabiltzen ziren titulu eta ziurtagiriak, kasu askotan administrazioaren atal bakoitzak ezartzen baitzuen berea. Esate baterako, HAEE Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak berea erabiltzen zuen, Hezkuntza Sailak, Osakidetzak eta Ertzaintzak bezala. Horrez gain, HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak bere tituluak ematen zituen.

Hizkuntzen Europako Marko Bateratuan erabakitako B-1, B-2, C-1 eta C-2 ziurtagiriein parekatu ditu orain horiek guztiak Jaurlaritzak, atzo onartutako dekretu baten bidez. Zehazki, Europako C-1 mailarekin baliokidetu ditu HAEEko lehen hizkuntz eskakizuna, HABEko lehen maila, eta Osakidetza, Ertzaintza eta Hezkuntza Sailetako lehen hizkuntz eskakizunak.

Europako B-2 mailarekin, berriz, HAEEko 2. hizkuntz eskakizuna, HABEko 2. maila, Osakidetza eta Ertzaintzako 2. hizkuntz eskakizuna eta Hezkuntzako lehen hizkuntz eskakizuna. Europako C-1ekin HAEEko hirugarren hizkuntz eskakizuna, HABEko 3. maila, Osakidetza eta Ertzaintzako 3. hizkuntz eskakizuna, Hezkuntzako bigarrena eta EGA titutlua. Azkenik, Europak C-2 ziurtagiriaren pareko dira HAEEko 4. hizkuntz eskakizuna, HABEko 4. maila eta Osakidetza, Ertzaintza eta Hezkuntza Saileko 4. hizkuntz eskakizuna.

Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako sailburuordeak azaldu duenez, azterketa eta berrikuspen prozesu zorrotzaren emaitza da baliokidetza sistema hori, eta herritar asko izango dira onuradun. Besteak beste, lan eskaintza publikoetan euskararen gaitasuna behin eta berriz egiaztatu beharra saihestuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.