Euskara

"Euskararen inguruan badago proposamen ez-demokratikoen arriskua"

Ramon Etxezarreta =lwww.hitza.info==http://www.hitza.info/elkarrizketak/143/=l-ko elkarrizketa digitalean aritu da, PSE-EEren 'Euskara askatasunez' agiria dela-eta.

2008ko urriaren 14a
19:00
Entzun
“Euskarazko kulturak demokratikoa izan behar duela esaten denean, demokratikoa izan behar duela esan nahi da eta euskararen inguruan badagoela proposamen ez-demokratikoen arriskua. Biolentzia armatua, adibidez, edo ETA, etsenplu bat jartze aldera”. Hala esan du gaur Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko Euskara batzordeburu ohiak www.hitza.info webguneko elkarrizketa digitalean, PSE-EEk Euskara askatasunez izeneko proposamena aurkeztu eta astebete pasara.

Haren arabera, "PSE-EEko jendea jakitun da alderdiak duen euskararekiko atxikimendu historiko urriaz, kontzientea den bezala PSE-EEren gobernu bati buruzko demagogia politikoak euskal herritarrengan eragiten duen euskararen etorkizunarekiko beldurraz. Erdaldunez jositako alderdi batetik egiten da oinarrizko proposamen hau, gero eta euskaldun gehiago dago, gero eta euskaltzale gehiago dago proposamen hori kudeatzeko. 'Nork gehiago' lehiaketa eta lasterketetan ez gara sartuko, 'nork hobeto' egin bada auzia gu joko arau horietan sartuko gara".

Euskara inposatua denik ez dutela esan dio Etxezarretak, "nahiz eta inposatu nahi duenik baden bat baino gehiago. Gaztelania eta frantsesa herri honetako hizkuntzak izan dira, herri honetako herritar zenbaiten hizkuntzak, historikoki. Inposatuak? Esparru batzuetan eta zenbait sasoitan bai, inposatu dira".

Gustura daude agiriak izan duen oihartzunarekin. "Hautsak behintzat, majo harrotu dira. Euskarari buruz pentsatzen duguna esateko edozein herritarrek adina legitimitate dugula aldarrikatzen dugu. Ez dugu ulertzen abertzaletasuna, kontserbadorea eta bestea, zergatik jarri diren hain urduri. Zergatik nahi duten gurekiko, hankasartzeak hankasartze, erruak erru, hain eskergaiztoko giroa eragin".



1995etik 2007ra artean, PSE-EEko kide gisa, Donostiako Udaleko Euskara batzordeburu izan zen Etxezarreta (Urrestilla, Gipuzkoa; 1956), eta gaur egun hango Udaleko Kultura ordezkaria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.