NEB Nafarroako Ezker Batuaren ekimenarekin bat egin dute Parlamentuan Nafarroa Baik, PSNk eta CDNk, eta horrenbestez, eremu mistoa Iruñerriko beste lau herritara zabaltzea onartu dute: Arangurenera, Beraskoainera, Galarrera eta Noainera. UPN izan da kontra bozkatu duen alderdi bakarra.
Orain, herri horietako bakoitzak udalbatzak onartu behar du eremu mistoan sartzea, eta hori gauzatutakoan orain arte galaraziak zituzten hainbat hizkuntz eskubide eskuratuko dituzte herri horietako biztanleek, besteak beste, hezkuntza sare publikoan euskarazko eredua jasotzekoa.
Esan bezala, UPN izan da ekimenaren kontra bozkatu duen alderdi bakarra. NaBAiko buruzagiek ere behin eta berriz agertu dute ez datozela guztiz bat gaur onartu denarekin, hain zuzen ere, aldaketa murritzegia iruditzen zaielako. Hala ere, herritar multzo batentzat hizkuntz eskubideetan aurrera egiatea dela iritzita alde bozkatzea erabaki dute.
1986an onartu zenetik Euskararen Legeari egiten zaion aurreneko aldaketa da, lehenago ere zenbait ekimen izan diren arren. Lege horren bidez Nafarroa hiru eremutan banatu zuten, eta eremu bakoitzeko biztanleek eskubide desberdinak dituzte euskararekiko. Hala, eremu ez-euskalduneko herritarrek ia guztiz ukatuak dituzte eskubide horiek.
Hizkuntz normalizazioa
Euskararen Legea aldatu, eta beste lau herri eremu mistoan sartzea onartu du Nafarroako Parlamentuak
1986a onartu zenetik aurreneko aldiz aldatu da legea. Aranguren, Beraskoain, Galar eta Noain dira eremu mistoan sartzeko oniritzia duten herriak. UPNk soilik bozkatu du kontra. NaBaik alde bozkatu du aldaketa oso murritza iruditzen zaiola agertu arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu