Euskararen sustapena ez da alderdien eskari nagusietan
Zerrenden mezuak eta komunikazio tresnak aztertzen baldin badira, begi bistakoa da euskarari garrantzi gutxi ematen diotela. EH Bai, Angelu Zain eta EAJren zerrendek dute euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen argiki; Europe Ecologie-Berdeak «aniztasun linguistikoaren alde» dira, eta euskararen sustapena dakarren politika planteatzearen alde ere bai. Haatik, Fronte Nazionalak, Forces 64k, UMPk, Alderdi Sozialistak, Ezkerreko Fronteak eta NPAk beren lehentasunetan ez dute kokatzen euskara. Guztira, hemezortzi hautagairekin hitz egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskarari eman beharreko estatusaz, hezkuntzaz eta administrazioan ukan behar lukeen tokiaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu