Euskaraz egiteko Mintzalaguna egitasmoan izena emateko epea zabaldu dute

Topaguneak «maitasun adierazpen bat» egingo die euskara ikastera jo dutenei eta horretan bidelagun izan direnei

Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak zabaldu du aurtengo Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeko epea. «Maitasun aitorpen bat» egitera dei egin dute kanpainan: «Maitasun adierazpen bat, azken hamarkadetan euskaldunon mundura hurbildu eta parte izateko hautua egin dutenentzat. Eta maitasun adierazpen bat euskaldunon komunitateko kide izanik komunitatea handitu eta kide berrientzat bidelagun lana egin eta egiten dutenentzat».

Mintzalaguna egitasmoarekin, euskaraz hitz egiteko aukera jartzen diete ikasten ari direnei. 5.000 lagunek parte hartu dute aurreko ikasturtean, 65 herritan eta eskualdetan. Datorren urtean hogei urte beteko ditu proiektuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.