Euskarazko izena Bizkai, Gipuzkoa eta Arabarentzat
MADRIL.Araba/Alava, Bizkaia eta Gipuzkoa. Horiexek dira, atzo Espainiako Senatuak oniritzia emanda, hiru euskal herrialde horien izen ofizialak. Lege proposamena 130 batzarkidek onartu zuten, eta 110ek kontrako boza eman zuten. PPk gaztelaniazko grafia ere mantentzearen aldeko zuzenketa bat aurkeztu zuen Senatuan, baina ez zuen aski babes lortu eskaria aurrera ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu