TURISMOA

Eusko Jaurlariatzak 150.000 euro gehiago bideratuko ditu turismo enpresak modernizatzeko

2010eko azaroaren 16a
14:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako turismo enpresak modernizatzeko 150.000 euro gehiago bideratzea erabaki du. Guztira, 2011n 550.000 euro bideratuko dira eginkizun horretara. Laguntza eskatzeko epea uztailean zabaldu zen, eta jasotako eskaria ikusita hartu du erabakia Jaurlaritzak.

Hotelak, pentsioak, apartamentuak, nekazal etxeak, kanpingak, jatetxeak, kafetegiak, bidai agentziak eta turismo aktibo enpresetara bideratuko du, eta bakoitzak ezingo du 12.000 euro baino gehiago jaso. Kalitate ziurtagiria duten enpresak, gainera, %5 gehiago jaso ahal izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.