Ingurumena

Eusko Jaurlaritzak ondare geologikoa babesteko estrategia aurkeztu du

'Geodibertsitate Estrategia 2020' dokumentua ezagutarazi du. 

Azalpenak eman dituzte, gaur, Zumaiako Geoparkean. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2014ko uztailaren 9a
12:15
Entzun

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ondare geologikoa babesteko eta kudeatzeko helburua du Jaurlaritzak. Hala adierazi du, Zumaiako geoparkean, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik. Haren ustez, Geodibertsitate estrategia  "interes geologiko bereziko eremuak identifikatzeko, babesteko eta kudeatzeko tresna" izango da. Horretarako, 50 ekintza inguru bildu dituzte.

Estrategiaren barruan, Geologia Interesdun Lekuen Inbentarioa ezagutarazi dute. Inbentarioak 150 toki biltzen ditu. Bertan, bakoitzaren fitxa eta dagokion informazioa agertzen da; hala nola informazio geografikoa, geologikoa eta kulturala. Oregik azaldu du onartutako ekintza plana 2020ra artekoa izango dela.

Lankidetza hitzarmena

Euskal Kostaldeko Geoparkeak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmen bat ere sinatu dute. Akordioaren helburua honakoa da: bi erakundeen arteko elkarlanean sakontzea, eta ingurune naturala babesteko zein jasangarritasuna sustatzeko ekintzak egitea. 2016ra arteko iraupena izango du hitzarmen horrek, eta 90.000 euroko aurrekontua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.