Eusko Legebiltzarreko Mahaia

2012ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
BAKARTXO TEJERIA Legebiltzarreko presidentea (EAJ)

Donostian jaio zen, eta 41 urte ditu. Villabonan (Gipuzkoa) hazia da, eta bertan eman du bizitzako zatirik handiena, orain Donostian bizi arren. Zuzenbideko lizentziaduna da, eta abokatu lanean jarduna. Epaile ere aritu zen Bake Epaitegian, Villabonan, baina kargu hori utzi behar izan zuen 1999an zinegotzi hautatu zutenean. Alkate ere izan zen 2003 eta 2007 artean. EAJko GBBko kide da 2008tik. Euskara, gaztelera eta ingelesa menperatzen ditu.

2001. urtetik da EAJko parlamentari Eusko Legebiltzarrean; laugarren legegintzaldia izango du datorrena. Herrizaingo, Lan eta Gizarte Ekintza, Nekazaritza eta Arrantza, Emakumea eta Gazteria, Osasuna eta Araudia eta Gobernu batzordeetan aritu da. Legebiltzarrerako bozetan, bigarren lekuan joan zen EAJko Gipuzkoako zerrendan.

JUANJO AGIRREZABALA Presidenteordea (EH Bildu)

Legazpin (Gipuzkoa) jaio zen, eta 53 urte ditu. Irakasle Eskolan eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziaduna; irakaslea da lanbidez. 2010etik legebiltzarkidea izan da. EAko kidea da.

BLANCA RONCAL 2. presidenteordea (PSE-EE)

Burgeten (Nafarroa) jaio zen, eta 62 urte ditu. Medikuntzan eta Filologia Erromanikoko lizentziaduna da; medikua lanbidez. Zinegotzi izana Arrasaten eta Oñatin, legebiltzarkidea da 2001etik.

ANTON DANBORENEA Idazkaria (PP)

Bilbon jaio zen, eta 52 urte ditu. Zuzenbideko lizentziaduna, abokatua da lanbidez. Lau urtez Bizkaiko Batzar Nagusietako kide izana, legebiltzarkidea da 1994tik. Bizkaiko PPko presidentea da.

IÑIGO ITURRATE 2. idazkaria (EAJ)

Bilbon jaio zen, eta 49 urte ditu. Animatzaile soziokulturala da. EAJren bozeramaile izan da Bizkaiko Batzar Nagusietan. 2009tik da legebiltzarkide, eta mahaiko bigarren presidenteordea izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.