Auzitegi Gorena- Eusko Legebiltzarreko Mahaia

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak SA talde parlamentarioa ez desegiteko hartutako bost erabaki baliogabetu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Goreneko 61. salak Eusko Legebiltzarreko Mahaiak eta Juan Maria Atutxa Legebiltzarreko presidenteak Sozialista Abertzaleak talde parlamentarioa ez desegiteko hartutako bost erabaki baliogabe utzi ditu, "auzitegi horrek emandako ebazpen bat eragozteagatik".

2003ko urriaren 1a
15:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Baliogabetutako lehen akordioa ekainaren 5eko erresoluzio proposamen bat da, Gasteizko Legebiltzarraren barne araudiak alderdi ilegalizatuen talde parlamentarioak desegiteko zuen hutsune juridiko bat betetzeko aurkeztua.

Atzera botatako bigarren akordioa ekainaren 6an Legebiltzarreko Mahaiko bozeramaileen batzordeak hartutako da. Hirugarrena Juan Mari Atutxak ekainaren 9an ebatzitakoa da, Sozialista Abertzaleak taldea desegiteko ezintasunaz hitz egiten zuena.

Auzitegi Gorenak baliogabetutako laugarren akordioak SA talde parlamentarioa ezin zutela desegin esanez Mahaiak hartutako erabakia da. Ebazpen horren barrenean zegoen talde parlamentario bakoitzari dagozkion baliabide materialak eta egoitzak. Eta atzera botatako azken erabakia Legebiltzarreko Mahaiak irailaren 9ean hartutako da, Sozialista Abertzaleak taldeak diru-laguntzak jasotzeko duen eskubidea onartzen zuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.