D3M hauteskunde plataformaren legez kanporatzeari esker erdietsi dute gehiengoa PSEk, PPk eta UPDk. Izan ere, boto baliogabeak 100.924izan dira, %8,84. Datu horien arabera, D3M legez kanporatua ez balego,zazpi eserleku egokituko litzaizkioke Eusko Legebiltzarrean. Duela lau urte EHAK-k150.600 boto inguru erdietsi zituen, eta9 legebiltzarkide. Parte hartzea %65ekoa izan da, duela lau urte baino lau puntu gutxiago.
Botoetan eta ordezkari kopuruan,EAJ nagusitu da Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan. 396. 000 boto baino gehiago lortu ditu EAJk (40.000 boto inguru irabazita), eta Gipuzkoa eta Bizkaianlehenengo indarra da. Araban alderdi sozialistarekin berdinduta dago eserlekuetan: biek ala biek zortzina jarleku izan dituzte, nahiz eta sozialistek jeltzaleek baino mila boto inguru gehiago izan dituzten. Duela lau urte EAJ eta EA koalizioan aurkeztu ziren hauteskundeetara, eta29 eserleku lortu zituen.EAJk gainditu egin du emaitza hori, bakarrik aurkeztuta.
PSE-EE izan da bigarren indarra hauteskundeetan, eta gora egin du botoetan eta eserlekuetan duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta: 24 jarleku izan ditu (sei gehiago). Hirugarren indarra da PP, 13 eserlekuekin (bi galdu ditu), eta laugarrena Aralar, lau legebiltzarkiderekin (orain bakarra dauka). EAk bi jarleku erdietsi ditu, eta ordezkari bana lortu dute, berriz, EB eta UPD alderdiek. Herrialde guztietan hobetu ditu emaitzak alderdi sozialistak.Legebiltzarrerako hauteskundeetan sekula izan dituen emaitzarik hoberenak izan ditu Patxi Lopezen alderdiak. Botoen %30,71 erdietsi ditu (315.893).
Gorakadak eta gainbeherak
Hauteskundeetako galtzaile nabarmenena EA izan da. Gainbehera izugarria izan du EAk,bi jarleku baino ez baititu erdietsi,Gipuzkoan eta Araban, eta azken hau ere gal dezake. Zazpi legebiltzarkide lortu zituen duela lau urte EAJrekin koalizioan joanda. Baina, bakarrik aurkezteko erabakiagaresti ordaindu du Unai Ziarretaren alderdiak, hark kargua zuzendaritzaren esku jartzeraino. Bizkaikozerrendaburu zen Ziarreta, baina EAk ez du ordezkaritzarik lortu bertan.
Txanponaren beste aldea izan da Aralar. Hauteskundeetara aurkeztu diren alderdien artean gorakada ikusgarriena izan duen alderdia izan da hori, laukoiztu egin baititu duela lau urteko emaitzak. Legebiltzarkide bakarra lortu zuen 2005ean, eta lau lortu ditu orain. Bikoiztu egin du lortutako botokopurua ere. Bi jarleku erdietsi ditu Gipuzkoan, eta bana Bizkaian eta Araban.
Beherakada izan du, halaber, PPk. Bi eserleku galdu ditu, eta 13 lortu. Araban eta Bizkaian jarleku bana galdu dute popularrek, eta botoetan behera egin arren, eutsi egin diote Gipuzkoako legebiltzarkideari.Behera egin du, halaber, Ezker Batua alderdiak, eserleku bakarra erdietsi baitu.Javier Madrazoren alderdiak ezin izan dio eutsi azken Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan izandako hiru jarlekuei, etabi galdu ditu. Gipuzkoan lortu du EBk legebiltzarkide bakarra.
UPD Rosa Diezen alderdiak Eusko Legebiltzarrean sartzeko helburua bete du,22.002 boto eskuratuta. Araban lortu du eserleku bakarra. Lopez lehendakari aukeratu ahal izateko giltza izango da UPDk. Kanpoko botoek panorama aldatzen ez badute, bi blokeen arteko berdinketa apurtzea bere esku baitago.