Eva Joly hautagaia, euskal autonomia baten alde

2012an eginen dira Lehendakaritzako hauteskundeak Frantzian, eta egitasmo hori defendatuko du

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Eva Joly, Frantziako Lehendakaritzarako hautagai ekologista (Europe Ecologie Les Verts), «euskal autonomia» baten alde agertu da. Adierazpen horiek larunbatean egin zituen, Herrialde eta Herri Elkartasuna Federazioaren (Regions et Peuples Solidaire) udako unibertsitateetan. Federazio horrek Frantziako estatuko bederatzi alderdi erregionalista eta autonomista batzen ditu, eta 40.000 boto biltzen dituzte. Bertan Ipar Euskal Herriko hiru alderdi batzen dira: Abertzaleen Batasuna, Eusko Alkartasuna eta Eusko Alderdi Jeltzalea. Jolyk adierazi duenez, «nahi dugu herrialde bakoitzak bere aldarrikapenen araberako estatutu bat izan dezan».

Are gehiago: gobernuak bultzaturiko lurralde berrantolaketaren «ezeztatzearen» alde agertu da, bere ustetan horrek «zentralizazio are handiago batera» eramanen duelako.

Hizkuntzak

Lehendakaritzarako hautagaiak herrialdeetako hizkuntzen «onarpena» azpimarratu du, eta salatu «frantses hizkuntzaren inposatzeko dagoen borondate hegemonikoa» eta «beste hizkuntza batean hitz egiten duten auzapezen aurkako salaketak».

Haren hitzetan, «herrialdeko hizkuntzen ikaspena ezin badugu inposatu ere», bere proposamenetan «ikasteko eskaintza inposatu» nahi du. Hala nola desagertzen ari diren hizkuntzen salbatzearen alde agertu da, aukera hori «ama ikastolatik» plantan izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.