Joseba Alvarez. Sortzaile prozesuko bozeramailea

«Ez gaude bakarrik, ez borroka honetan, ezta Europan ere»

Donostia
2013ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Sortzaile prozesua amaierara heldu da, eta Sortu datorren asteburuan aurkeztuko dute; horren inguruan aritu da Joseba Alvarez.

Zergatik hautatu dituzue oraindik abian dauden konponbide prozesuak konferentzian lantzeko?

Asko sakondu ditugu, eta laguntza handia eman digute gatazkaren konponbideari irtenbide positiboak eman dizkioten bi kasuek: Hegoafrikak eta Irlandak. Ikusi dugu zailtasun guztien gainetik egoerari buelta eman diotela. Aldiz, badaude munduan gurearen moduko egoera korapilatsuan daudenak ere, eta haien esperientzia nolakoa den jakin eta korapilo horiek askatzeko jorratutako bidea ezagutu nahi dugu. Askok gu baino askoz urte gehiago daramatzate gatazka konpondu gabe. Konponbidea ematea ez da erraza,eta garrantzitsuena ez da nola amaitu diren jakitea, egin duten bidearen berri ere izan nahi dugu.

Zertan lagun dakioke Euskal Herriak gaur egungo egoerari?

Lehendabizi, garrantzitsua da antsietaterik gabe hartzea halako prozesuak. Asko sufritu duenak irtenbidea azkar lortu nahi du; normala da. Hori da Euskal Herriaren kasua. Gainera, ETAk eman duen erabakiaren ondoren, eta aste honetan bertan egindako adierazpenak egin ostean, badirudi oso argi dagoela eta konponbidea erraza dela. Teorian, konpontzen erraza beharko luke. Baina honek balioko du jendeari erakusteko arazo hauek errazak diruditen arren arazo asko izan ditzaketela; eta horrek ez gaituela etsitzera eraman behar. Ikusiko dugu pausoak eman daitezen nola aritzen diren gatazkaren indarrak lanean, eta halako prozesuetan alde bat konponbidearen aurka egoten dela, etanola eragiten duen.

Nazioarteko ordezkarien parte hartzea orain arteko lanaren ispilu dela diozue, «elkartasunaren fruitu».

Askotan esaten da ezker abertzalea bakartuta dagoela, bakarrik dagoela, ez duela ez programarik, ez bidelagunik. Ordezkarien presentziarekin nabarmendu nahi dugu haien prozesuekiko elkartasuna azaltzen diegula eta ordezkaritza horien guztien presentziak azaltzen duela ezker abertzalea bezala beste gizarte eredu baten aldeko borrokak mundu osoan daudela. Gure jendeak ikus dezala ez gaudela bakarrik ez borroka honetan, ezta Europan ere.

Zein eragin izango du horrek Sorturen etorkizunean ?

Uste dut, seguru aski, kanpoko borroka horiek guztiek erakutsiko digutela ditugun borroken aurrean arazoak ez direla digitalki konpontzen, edo sare sozialen bitartez bakarrik konpontzen. Kalera irten beharra dagoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.