MEMORIA HISTORIKOA

Ezkabako ihesaldia oroitzeko mendi igoera herrikoia egingo dute

Ezkaba mendiko presondegitik 700 presok baino gehiagok ihes egin zutela 80 urte beteko dira maiatzaren 22an. Egun bererako mendi igoera antolatuko du Fuga Ezkaba Trail taldeak eta ihesa oroitzeko ekitaldia egingo du.

Ezkaba mendiko gotorlekua. BERRIA
2018ko maiatzaren 10a
14:28
Entzun

Ezkaba "Iruñerriko talaia" izateaz gain, "oroimenaren talaia" ere badela nabarmendu du Fuga Ezkaba Trail taldeak. "Historiaz beteriko bidexkek egiten dute bat mendi honetan. (...) Bide magiko eta zorigaiztokoak aldi berean, heroikoak bezain tristeak". Hori dela eta, Iruñerriko mendi lasterkarientzako korrikarako ohiko inguru izaten den horretan, "kirolak eta oroimenak bat" egingo duen egitasmoa antolatuko dute.

Mendi igoera "herrikoia" egingo dute, "dortsal eta kronometrorik gabekoa". Parte hartzaileek erabakiko dute bidea nondik hasi eta zein bidetatik egin nahi duen, baina 19:15etan guztiak elkartzeko gune bat zehaztuko dute antolatzaileek eta handik elkarrekin egingo dute gotorlekurako igoera.

Antolatzaileek Ezkabako ihesa oroitzeko egingo diren gainontzeko ekitaldietan ere parte hartzera deitu dituzte herritarrak, "faxismotik, miseriatik eta gizagabetasunetik ihes egitea erabaki zuten" haiek eta preso horiei babesa eta laguntza eman zieten emakumeak oroitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.