Ezker abertzaleak eta Nafarroa Baik bilera zuten hitzartuta urtarrilaren 21ean. Bilera horretara joan behar zuten ezker abertzaleko ordezkariak, ordea, aste horretan egin zen polizia operazioaren zurrunbiloan zeharo murgilduta zeuden; bat, Gorka Mayo, atxilotua, eta bestea, Txelui Moreno, seme atxilotuaren egoeraren peskizan. Bilerarik ez zen egin, beraz, baina egun horretan bertan, Aralarrek, EAJk eta NaBaiko independenteen ordezkariek agiri baten bidez adierazi zuten koalizioan beste alderdirik sartzeko moduko «egoerarik» ez zegoela.
Ezker abertzaleak beto gisa ulertu du jarrera hori. Joan den asteburuan iragarri zuen aste honetan NaBairekin bilduko zela, baina ez dute bilerarik egin. Jendaurrean azaldu zituzten atzo Txelui Morenok, Marine Pueyok eta Xanti Kirogak bilera horretan NaBaiko kideei planteatu nahi zieten agiria, koalizioaren hurrengo legegintzaldirako helburu eta xedeak izango direnei ezker abertzaleak eginiko ekarpenak.
Koaliziokide askoren jarrerarekin «harrituta» eta horiek ezker abertzalea NaBain sartzeko «betoa» ezarri diotela salatu arren, ezker abertzaleko ordezkariek esan zuten hauteskunde aliantza «zabal eta eragingarri» baten aldeko apustuari eusten diotela, etaberretsi zuten badagoela denbora «Nafarroako herritarrenegiazko lehentasunei erantzuteko moduko hauteskunde akordioa» egiteko. Horretarako, ordea, borondatea eskatu zien aldeei.
Esker oneko hitzak EArentzat
Hilabeteotan Eusko Alkartasunak izan duen jarrera txalotu zuen ezker abertzaleak, eta, NaBain sartu edo ez, elkarlanean jarraitzeko agertutako borondateari eutsi izana eskertu ere bai.
Aralarren jarrera, ordea, ulergaitza egin zaio: «Ez dakigu zein interes dituen EAJrekin hitzarmenak egiteko eta ezker abertzalearekin ez egiteko». Ezkertiarreneta abertzaleen indarrak metatzeko apustuari eusten diotela gaineratu zuten, «Ipar Euskal Herrian errealitate dena, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan errealitate bilakatzekotan dena, baina Nafarroan EAJk eta Aralarrek beto bidez eragotzi nahi dutena».
Nafarroa Bai
Ezker abertzaleak dio borondatea behar dela, «denbora badago eta»
Ez du ulertzen Aralarren jarrera; EAJrekin hitzarmenak egitea eta haiekin egin nahi ez izatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu