Ezker Anitza alderdia ez da Ezker Batuarekin koalizioan aurkeztuko urriaren 21eko hauteskundeetara. Duela egun batzuk hauteskundeetara elkarrekin joateko eta «ezker ez-nazionalista» eratzeko proposamena egin zion EBkEzker Anitzari, bainaalderdi horretako presidentetzak baztertu egin du aukera hori. «Zuhaitza Izquierda Unida baldin bada,Ezker Anitza haren adar bat da, eta Ezker Batua ez, Izquierda Unidaren proiektua errefuxatu zuelako azkeneko batzar nagusian», adierazi du Mikel Arana koordinatzaile nagusiak.
Ezker Batua-Berdeetanizandako krisi eta iskanbila guztien ondoren sortu zen Ezker Anitza, urte hasieran.IU barruan dago Ezker Anitza, eta ez, ordea, Javier Madrazoren ildokoek osatzen duten Ezker Batua.2011n, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan ere elkarrekin aurkezteko proposamena egin zion EBk Ezker Anitzari, baina akordiorik lortu ez zutenez, bozetara ez aurkeztea erabaki zuen Madrazoren alderdiak.
Ezker Anitzaren sorrerako helburuetako bat da Euskal Autonomia Erkidegoan lau alderdi nagusien esparruetatik at den «bosgarren espazioa sendotzea». Hain justu ere, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei begira ideia horri helduko diotela jakinarazi du Aranak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan «bosgarren espazio bat» bete nahi dute alderdikoek, etaespazio hori eratu nahi duten eragile politikoekin hilabeteak daramatzate lanean. «Fronte antikapitalista indartsu bat sortzeko» asmoz ari dira lanean, Aranak azaldu duenez.
Dagoeneko Equo, Antikapitalistak, Gorripidea eta hainbat independenterekin harremanetan jarri direla baieztatu du. Hala ere, Ezker Anitzarentzat ez da lehentasunezkoa hauteskundeei begirako bat egite politikoak egitea, Aranak esan duenez.
Programa eta hautagaiak
Era berean, Aranak jakinarazi du irailaren 7an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaiak eta programa onartzeko biltzarra egingo duela Ezker Anitzak. Biltzar horretan lehendakarigaia ere aukeratuko dute.
Hauteskunde programan, berriz, «egoera hau sortu duten sistema kapitalista eta neoliberalista gainditzeko» eta egungo krisi ekonomikoari aurre egiteko «proposamen zehatzak» egingo dituztela azaldu dukoordinatzaile nagusiak. Programa herritarrengandik «hurbil» egon dadin lortu nahi du Ezker Anitzak, eta horretarako alderdiko afiliatu guztiei parte hartzeko aukera emango zaie.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Ezker Anitza ez da EBrekin koalizioan aurkeztuko bozetara
Mikel Aranak esan du eragile politikoekin harremanetan daudela «fronte antikapitalista indartsu bat» sortzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu