BASTIDA.1936ko azaroaren 3tik 6ra bitartean, frankistek Errioxako (Espainia) San Asensio, Anguciana, Rodezno, San Vicente de la Sonsierra eta Haro herrietako zortzi bizilagun exekutatu eta Bastidako (Araba) hobi komun batean lurperatu zituzten. Atzo, Ezker Anitza-IUk, Errioxako Izquierda Unidak eta Bastida 1933 eta La Barranca elkarte memorialistek omenaldia egin zieten zortzi fusilatuei, Bastidan.
Jon Hernandez Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkideak Jaurlaritzari eta gainerako instituzioei eskatu zien gune hori biktimei «aitortza» egiteko egokitu dezatela, eta memoria demokratikoari ekarpena egin. Salatu zuenez, instituzio bakar batek ere ez du bere gain hartu nahi fusilatuen omenezko gunehori egiteko ardura.
Ezker Anitza-IUk omenaldia egin die Bastidan fusilatuei

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu