Ezkerreko alderdiekin gehiengo osoa luke PSk Legebiltzarrean

Sozialisten eta UMPren arteko aldea ez da handia, baina bakoitzak bere inguruko alderdien babesa eskuratuz gero, hamabi puntukoa izango litzateke. UMPk esan du ez duela akordiorik adostuko Fronte Nazionalarekin. Abstentzioa %42,7koa da, orain dela bost urte baino hiru puntu txikiagoa.

2012ko ekainaren 10a
08:11
Entzun

Frantziako Legebiltzarretarako hauteskundeetan botoen ia %100 zenbatuta PS izan da alderdi bozkatuena. Presidentzialetan Francois Hollandek lortu zuen garaipenaren ondotik, botoen %29,33 jaso dute sozialistek.  Hala ere, aldea ez da inkestek iragartzen zuten bezain handia izango UMPk botoen %27,12 jaso duelako.

Fronte Nazionala azken botoak zenbatu aitzin %13,6 jaso du. Hala ere, bere ordezkaritza txikia izan daiteke, ziurrenik hutsa eta hiru artekoa. Ezkerreko Fronteak %6,91 jaso du eta berdeek, %5,46. PSk bigarren itzulian horien babesa gehituko balu, gehiengo osoa eskura izango luke Frantziako Legebiltzarrean, botoen %46,77rekin; UMPk %34,07 izango luke.

UMPko idazkari nagusi Jean-François Copek atzo jakinarazi zuenez, gainera, ez dute bigarren itzuliari begira Fronte Nazionalarekin akordiorik adostuko. Marine Le Pen Fronte Nazionaleko presidenteak nabarmendu du bigarren itzulian FNko hainbat hautagai lehiatuko direla; tartean bera izango da, Henin-Beaumont barrutian Jean-Luc Melenchon Ezkerreko Fronteko lider bigarren itzulitik at geratu delarik.

Emaitzetan aipagarria da zentroak galdu duen espazioa. Abstentzioa %42,77koa da, 2007an baino ia hiru puntu handiagoa; orain bost urte %39,6koa izan baitzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.