Ezbehar larria izan da gaur Amurrion (Araba). Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta autoan zihoazen hiru bidaiarietatik bi hil dira: Laudioko (Araba) 40 urteko gizonezkoa eta 5 urteko haren semea. Hirugarrena, 3 urteko bigarren semea, larri zaurituta eraman dute Gurutzetako ospitalera (Barakaldo, Bizkaia). A-625 errepidean izan da ezbeharra, eta kamioiko gidaria ere zauritu egin da.
Goizeko bederatziak aldera gertatu da istripua, Bilborako noranzkoan, Amurrioko irteeran.
Errepìdea itxita eduki dute goiz guztian.
gizartea
Familia bereko bi kide hil dira Amurrion, errepide istripu batean
Goizeko bederatziak aldera talka egin dute kamioi eta auto batek. 5 urteko haurra eta haren aita dira hildakoak. 3 urteko bigarren semea larri zauritu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu