Familia «berezi batekoa», eta egongelako argazki berezia

joxerra senar
Iruñea
2017ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Familia berezi batekoa naiz». Aita Aurizkoa zuen, eta ama, Faltzeskoa. Aita herri horretako zubia eraikitzen ari zela ezagutu zuen elkar. Gerora, Lizarragako tunelaren obretan izan zen, eta egun haietan munduratu zen, Etxarrin. «Hamabi anai-arreba ginen, eta nire aurretik hiru anaia nituen. Hirurak gizonak zuzenak, eta nahikoa lan izan nuen nire pertsonalitateari eusteko. Asko lagundu zidan nire izaera taxutzen, baita zenbaiten ustez dudan jenio txarra ere».

Gerra hasterako, sendia Iruñean zegoen. Hala gogoratzen du lehen egun hura: «Ez dakit zergatik, nire bi anaia Etxarrin zeuden, oporrak pasatzen edo ez dakit zertan. San Ignazioko elizako mezatik atera, eta aitarekin anaien bila joan ginen, autoan. Gogoan dut militarrak ikusi nituela bidean». Gerraren zailtasunak bizi arren, «benetako gerraz» ia ez zela jabetu dio. «Gosea eta zailtasunak pasatu izan ditugu, jakina. Bederatzi urte nituen: nahikoa gauza batzuez jabetzeko».

Bere kabuz ikasi zuen Zuzenbidea, eta 50eko hamarkadan hasi zen abokatu gisa. Enpresaburu ere izan zen, eta 60ko hamarkadan Iruñeko Udalean sartu zen. Ordukoa da egongelako argazkia. «Bi santu daude, Escriva de Balaguer eta Alvaro de Portillo. Alboan,Javier Etxebarria [Opus Deiko prelatua] eta Juan Miguel Arrieta alkate ohia, orain gutxi hilak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.