Fase irekia hasi du '.eus' domeinuak

Jadanik 1.292 webgunek darabilte euskararen eta euskal kulturaren domeinua.Fase irekian, eskatu ahala emango dituzte '.eus' domeinuak

.eus domeinua duten webguneetako ordezkariak, atzo. LUIS JAUREGIALTZO / ARP.
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskararen Egunarekin batera, urrats irmoa egin zuen atzo .eus domeinuak: abiarazte aldia gainditu, eta fase irekia hasi du. Hartara, aurrerantzean, webguneek eskatu ahala emango dute .eus domeinua, gainerakoen moduan. Bi baldintzarekin: webgunearen zati bat behintzat euskaraz edukitzea edo euskal kulturarekin lotutako edukiak edukitzea. Azkar ari da zabaltzen domeinua: atzo eguerdian abiatu zuten fase irekia, eta ordubeteren buruan 500 eskari baino gehiago jaso zituzten.

Ekitaldi batekin ospatu zuten jauzia, atzo, Bilbon. .eus domeinua darabilten eragileetako 150 ordezkari baino izan ziren ekitaldian; tartean zen Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Ekain bukaeran abiatu zuten lehen fasea: ehun domeinu aktibatu zituzten gune aitzindariek —BERRIArenak, adibidez—. Abiarazte aldian 1.192 eskari izan dituzte, eta atzotik martxan daude —tartean dira Jaurlaritza eta EHU, esaterako—. Norbanakoei domeinu izenak lortzeko modua jarriko die PuntuEus elkarteak; Durangoko Azokan izango dute aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.