Joan den igandeko "ezkiljole antifaxistei elkartasuna" adierazteko agerraldi bat egin dute gaur Altsasun (Nafarroa) hainbat herritarrek, Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak deituta, eta adierazi dute ez dutela isunengatik atzera egingo. "30.000 euroko isunekin ere ez gaituzte geldituko; mila aldiz egingo genuke”. Erresistentzia kutxa eratzera deitu dute. Plataformaren esanetan, "faxismoari espaziorik" ez zaio utzi behar, "izan fisikoa, izan ideologikoa". "Gure askatasuna ukatzera dator”. "Antolatzeko eta borroka" egiteko eskatu du. "Babestea ezinbestekoa da, gure buruak indartu behar ditugu".
Espainia herritarra lelopean ekitaldia egin zuen igandean España Ciudadana platafomak, eta han izan ziren Cudadanos, PP eta Voxeko buruzagiak. Hitzaldiak egiten ari zirela izan ziren kanpaikadak, protesta gisa.
Javier Ollo Altsasuko alkateari egotzi diote "faxistei herriko plaza okupatzeko zilegitasuna" aitortu ziela. Nafarroako Gobernuaren jarrera ere deitoratu dute, Mozal Legearen aurka azaldu arren igandekoagatik isunak eskatu dituelako. "Jarrera koherentea eskatzen dugu, eta isunak bertan behera geratzea espero dugu".
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) 2018(e)ko azaroaren 10(a)
#Altsasu Faxismoaren Kontra herri plataformak gaur egin duen prentsaurrekoan irakurritakoa
— Hitzondo Altsasu (@hitzondo) 2018(e)ko azaroaren 10(a)
(Euskaraz) pic.twitter.com/eENymaROBZ