Fermin Valencia. (Getze, 1948)

2017ko irailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Getzen jaio arren, Iruñean eman zituen bere bizitzako lehen urteak Fermin Valencia sindikalista eta abeslariak —Tafallan bizi da orain—. Oinarrizko ikasketak egin ostean, Potasas de Navarra enpresan hasi zen lanean, meategian. Nafarroan izandako protesta eta lanuzterik gogorrenetakoak enpresa horretako beharginenak izan ziren, 1970eko hamarkadan. Sindikalista sutsua izan zen Valencia urte horietan. ORT eta CCOOko kide izan zen hainbat urtez, eta kantagintza erabili zuen arma politiko gisa, «faxismoari aurre egiteko». Valenciarenak dira garai hartan Nafarroan ezagun bihurtutako borroka kanta ugari, baita kantu tradizional askoren moldaketak ere: Maravillas, Txantxangorria, Cadenas eta El alto de Loiti, besteak beste, ereserki bihurtu ziren trantsizio garaian. Memoria historikoaren esparruan ere aritua da Getzeko kantaria, eta Euskal Memoria fundazioko sortzaileetako bat da. Ez du inoiz diskorik grabatu, baina emanaldi ugari eskaintzen ditu urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.