Fikzioa bezain erreala

Donostiako Antigua auzoan atzo irudikatutako istripua. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Hodei Iruretagoiena
Donostia
2012ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Errepide istripu larri bat; auto bat iraulita, ketan. Barruan zihoazenak odoletan; sirena hotsak... Donostiako Antigua auzoan jazo zen, atzo arratsean. Fikziozko istripu bat izan zen, baina errealitatea salatzeko egindako ekintza bat izan zen. Errealitatea, euskal presoen senide eta lagunek, espetxe politikak ezarritako urruntze eta sakabanatzearen ondorioz, astero duten arriskua delako, eta arriskua ez ezik istripu larriak ere izan dituztelako. Azkena, iragan larunbatean, Elorrioko Txomin Lesende presoaren amak, bi arrebek eta haietako baten 4 urteko haurrak izan baitzuten istripua, Badajozko espetxera bisitan zihoazela. Onik daude denak.

Antiguako bizilagun talde batek antolatu zuen ekintza, eta gogora ekarri zuten, bereziki, bertakoa den Mikel Egibar presoaren emazteak eta seme-alabek aurtengo udan izan duten istripu larria. Baina ohartarazi zuten sakabanaketak dirauen 23 urteotan hamasei senide eta lagun hil direla errepideetan eta ehunka gehiagok izan dituztela istripu larriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.