Irudia. Montevideo
FILTROKO GERTAKARIEZ, JUSTIZIA ESKE
Uruguaiko historiako pasarte ilunenetako baten urteurrena zuten herenegun: hiru euskal errefuxiaturi Filtroko ospitale atarian babesa azaltzera joandakoei tiroka oldartu zitzaien Polizia, eta bi gazte hil zituen. 1994ko abuztuaren 24an gertatu zen. Urteroko legez, manifestazioa egin zuten herenegun ere Montevideoko kaleetan, justizia eskatzeko. Askapenak jakinarazi du euskal presoekiko elkartasunez bete zela protesta. Bilbon ere gogoan hartu zuten urteurrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu