Fiskaltza, 'Laffage auziko' zigorra berrikustearen aurka

Laffageren familia «minduta» dago erabakiarekin, eta «noizbait» justizia egitea espero du

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Nagore Laffageren familia «minduta» dago, haren hiltzaile Jose Diego Yllanesi jarritako zigorra berriro aztertzeko jarri zuten helegitearen aurka azaldu baita Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltza. «Ez du zertan eragina izan Auzitegi Gorenaren erabakian, baina kolpe handia da guretzathark esandakoa», adierazi zuen atzo Laffageren ama Asun Casasolak.

Yllanes 12 urte eta erdiko kartzela zigorra betetzen ari da, 2008ko sanferminetan Laffage hiltzeagatik. Homizidioa egotzi zioten. Baina familiak eta herri akusazioak helegiteak aurkeztu zituzten Nafarroako Auzitegi Nagusian, haien arabera erailketa izan baitzen gertatutakoa. Baina ez zituzten onartu, eta epaileek zigorra berretsi zuten. Dena den, epaileetako batek boto partikularra eman zuen.

Hori aintzat hartuta, Espainiako Auzitegi Gorenean jarri zituzten helegiteak, eta erabakiaren zain daude. Casasola ziur da justizia egingo dela. Dena den, «nahastuta» dagoela adierazi du. «Iruñeko gazte bati Yllanesi jarritako ia zigor berdina jarri diote orain gutxi, lankide bat mehatxatu eta hari sexu abusua egiteagatik. Zigorra oso errespetagarria da, baina Nagore hilda dago. Zigorrak ezin dira berdinak izan».

Gaur egingo dute, berriz, Miarritzen (Lapurdi) Annie Fromenten hilketa salatzeko elkarretaratzea.18:00etan izango da, Clemenceau plazan. Atzo, beste hainbat elkarretaratzen egin ziren; tartean, Bilbon. Bikotekideak hil du Froment, aste honetan.

Bestalde, 15 urteko kartzela jarri diote Alain Bossueti; 2007an emaztea hil zuen, Baionan. Epaiketan hilketa onartu du Bossuetek.

Bilboko udaltzainek, berriz, 37 urteko gizon bat atxilotu zuten herenegun,bikotekidea jotzea egotzita. Biktimak azaldu zienez, ez zen jotzen zuen lehen aldia. Alabaina, ez zuen salaketarik jarri nahi izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.