Espainiako Estatuko fikal nagusi Eduardo Torres DulcekAlderdien Legea bete dadin lanean jarraituko duela ohartarazi du EH Bildu, eta baita koalizioa orain arte bezala zainduko duela ere.
«Euskadin hauteskundeetan hartutako erabaki demokratikoak errespetatu arren, horrek ez du esan nahi Fiskaltzaren jarrera aldatuko denik», azaldu du Torres Dulcek. Bi arrazoi nabarmendu ditu: batetik, Fiskaltzak legearen printzipioa «errespetatu» behar duela; eta, bestetik, Alderdien Legeak eskatzen duen moduan «balio demokratikoekiko konpromisoa eta errespetua betetzen diren ziurtatzea» dela horren lana.
Era berean, Torres Dulcek atzo Espainiako Senatuan adierazi zuen orain arte Euskal Herria Bildugan ez duela «jarrera arrarorik» antzeman, ezta AlderdienLegea urratzen duen arrastorik ere.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Fiskaltzak EH Bilduri esan dio legea bete dadin lan egiten jarraituko duela
Espainiako Estatuko fiskal Torres Dulcek orain arte ez du jarrera «arrarorik» antzeman koalizioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu