RUF talde erreboltariak izugarrikeria handiak egin zituen Sierra Leonan 90eko hamarkadan:milaka zibil bahitu zituzten, eta haietako askori eskuak, zangoak, belarriak zein sudurrak moztu zizkieten; gizonei zein emakumeei, zaharrei nahiz umeei. Sarraski horien arduradun nagusietako bat Foday Sankoh zendu berria izan zen Gerra Krimenen Tribunalaren arabera.
Hain zuzen ere, epaitzeko zain zegoen Sankoh. Dena den, azken hilabeteetan osasun arazo handiak izan zituen, eta ekainaren hasieran" egoera katatonikoan" zegoela azaldu zuten medikuek; hau da, ezin zuela ez ibili, ez hitzein, ez jan. Beraz, epaiketa aurrera eramatea ezinezkoa zen.
2000tik zegoen atxilotuta. 2002an amaitu zen formalki Sierra Leonako gerra, Erresuma Batuaren eta Nazio Batuen esku hartze militarraren ostean.
Sierra Leona
Foday Sankoh hil da, Sierra Leonako sarraskien arduradunetako bat
Sierra Leonan Nazio Batuek sustatu duten Gerra Krimenen Tribunaleko bozeramaile batek jakinarazi duenez, epaitegi horretako akusatu nagusietako bat, Foday Sankoh, hil egin da. RUF Fronte Iraultzaile Batuko buruzagia sen Sankoh, eta, azkenaldian, osasun arazo handiak zituen. Egoera katatonikoan zegoela zabaldu zen duela zenbait aste. Joan den hamarkadan Sierra Leonan gertatu ziren sarraski izugarrien arduradunetako bat zen Gerra Krimenen Tribunalaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu