euskal herria

'Frankismoa Euskal Herrian' liburua egin du Euskal Memoria Fundazioak

Iñaki Egañak hainbat lagunekin elkarlanean osatu du lana. Gaur aurkeztu dute Donostian, Franco udan egoten zen jauregian. Aurkezpenean izan da BERRIA Telebista. 

2011ko azaroaren 30a
16:28
Entzun 00:00:0000:00:00

 

Frankismoa Euskal Herrian liburua aurkeztu du gaur Donostian Euskal Memoria Fundazioak. Iñaki Egaña fundazioko presindenteak egin du lana, baina esan du hainbat lagunekin elkarlanean osatu duela.

Aurkezpenean, Egañarekin batera, Pako Etxeberria auzi medikua, Joan Joxe Agirre Lazkaoko artxibategiko arduraduna, eta Rosa Larrañaga, Marcelo Usabiaga eta Txomin Letamendi frankismoaren biktimak izan dira, eta bertan izan da BERRIA Telebista.

Hain zuzen, liburua Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean aurkeztu dute; garai batean Francisco Franco diktadorearen udako egoitza izanadako jauregian, alegia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.