Bidasoa ibaia zeharkatuta ez dela Frantzia hasten. Horixe irudikatu du Gipuzkoako Diputazioak zirkulazio kartel batzuk aldatuta: Gipuzkoatik Lapurdira bitarteko mugan Frantzia jartzen zuen tokietan aldaketak egin ditu, batzuetan Baiona jarriz, eta bestetan Lapurdi. «Europako eredu estandarrera egokitzeko» egin du aldaketa aldundiak, eta baita «Gipuzkoako herritarren sentimendua hobeto adierazteko» ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 28 kartel aldatu ditu, batez ere Irunen eta inguruetan. N-1, N-121, GI-636, GI-20 eta inguruko errepideetan egin dituzte aldaketak. AP-8 eta AP-1ean gaur aldatuko dituzte, bederatzi kartel aldatuko ere.
Aldundiaren esanetan, «Europako irizpideetara egokitu» nahi du erabaki horrekin. Izan ere, diputazioak azaldu duenez, Europako Batasuneko irizpideek diote hirien arabera seinaleztatu behar dela, eta ez estatuen arabera. Gaineratu du neurri horrekin «Gipuzkoako lurraldeko muga guztiak seinaleztatuta» egongo direla, orain arte soilik Araba, Bizkai eta Nafarroako mugetan zeuden seinaleak. «Irizpideak bateratu» direla dio.
'Frantzia' kendu eta 'Baiona' jarri du diputazioak bideko karteletan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu