EUROAGINDUA

Frantziak ez ditu Espainiako Justiziaren esku utziko Galarraga, Matxikote eta Rekarte

Paueko apelazio epaitegiak gaur hartu du erabakia: ez ditu Segiko hiru kideak Espainiako Justiziaren esku utziko. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek hiru lapurtarrak Espainiako Justiziaren esku uztea eskatu zuen, euroagindua aplikatuz, Segiko kide direlako. Izan ere, Segi legez kanpo dago Hego Euskal Herrian, ez baina Ipar Euskal Herrian. Orain, Frantziako prokuradoreak ezin dio helegiterik jarri Paueko epaitegiak hartu erabakiari, eta Garzon erabakiarekin ados ez balego, prozesua berriz abiatu beharko luke, hasieratik.

2004ko ekainaren 1a
14:09
Entzun
Paueko epaitegiak uste du Ives Matxikote, Haritza Galarraga eta Amaia Rekartek eginiko Segiko bozeramaile lana eta mobilizazioetako parte hartzea erdizka egin zuten "Frantzian", eta beraz, ez dago Espainiako Justiziaren esku uzteko nahiko arrazoi.



Lehen aldia zen Frantziak gisa horretako erabaki bat hartu behar zuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.