Baionan egindako agerraldian, ETAk egindako urratsa «historikoa» izan dela jakinarazi du Batasunak. Aieteko adierazpenari horren arin eta baikor erantzuten Europako azken gatazka gainditzeko aukera ireki duela nabarmendu du. «Aieteko adierazpenean, ordea, puntu gehiago daude, eta orain erantzukizuna bi Estatuei dagokie, Espainiari eta Frantziari».
Euskal gatazkan dituen erantzukizunak gogoratu dizkio Frantziari. Batetik, gatazkaren bilakaeran eragile izatea, bereziki errepresioaren ildoa jorratzen, eta bertze alde batetik, gatazkaren arrazoia delako. Euskal Herriaren ukazioa gatazka beraren oinarrian dagoela gogorarazi du, eta konponbidean aitzina egiteko, epe motzerako eta luzerako urratsak egin beharko dituela. Gerra zikinean Frantziak ukan duen funtzioa gogoratu du Batasunak, GALen hilketak gogoratuz. Jon Anzaren kasuan duen erantzukizuna ere ekarri du gogora.
Luze gabe, alderdi guztiak legeztatu beharko direla gogoratu du, euskal presoak Euskal Herrira ekarri beharko dituztela eta eri daudenak askatu.
Frantziak Euskal Herriaren onarpena egin behar duela dio Batasunak. Herritarrek nahi duten geroa erabakitzeko eskubidea dutela gogoratu du, Frantziak onartu beharko duelarik ondoren.
ETAren jardun armatuaren amaiera. Erreakzioak
Frantziak urratsa orain egin behar duela adierazi du Batasunak
Frantzia gatazkan eragile izateaz gain arrazoia ere badela dio Batasunak, Aieteko adierazpenaren harira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu