Euskal presoak

Frantziak Xabier Irastortza beasaindarra Espainiaratuko du

Urtarrilaren 8an atxilotu zuten Ziburun, ETArekin lotura izan zuelako ustez. Bizimodu normala zeraman.

2009ko urtarrilaren 27a
22:45
Entzun 00:00:0000:00:00
Paueko (Biarno, Frantzia) Auzitegiak Xabier Irastortza (Beasain, Gipuzkoa; 50 urte) presoa Espainiaratzea erabaki du gaurko saioan. Hilaren 8an atzeman zuten Ziburun (Lapurdi), 90eko hamarkadan ETArekin lotura izan zuelakoan eta haren aurkako euroaginduagatik. Bihar edo etzi jakinaraziko diote ofizialki Espainiaratze agindua, eta ordutik hamar eguneko epea izango dute bidaltzeko.



Defentsak Irastortza aske uzteko eskatu du, baina auzitegiak atzera bota du eskaera. Hilaren 8tik Seysses kartzelan eduki dute, Tolosatik (Okzitania, Frantzia) gertu.

Bizimodu normala zeraman Lapurdin hark. Atzeman zutenean, ez zeukan armarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.