Frantziako Poliziak Ernesto PratUrzainki berrioztarra atzeman zuen atzo Urruñan (Lapurdi). Bere etxean atxilotu zuten, 09:30ak aldera. Atzo bertan eraman zuten Paueko Epaitegira, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskak 2008ko irailaren 11n harentzat eskatu zuen euroagindua azter dezan.
Pratek 33 urte ditu, eta 2008tik bizi da Lapurdin, Guardia Zibilak Nafarroan ezker independentistaren aurka egindako sarekada batean ihes egin ondotik. Ekin-eko kide izatea leporatzen diote. Operazio horretan atzeman zituzten gainerako herritarrak aske daude egun. Inkomunikazio garaian torturak pairatu zituztela salatu zuten epaitu zituztenean.
Espainiako Barne Ministerioak berri agentziei jakinarazi dienez, Pratek ez du «odolezko deliturik» Espainian.
Askatasunaren salaketa
Askatasunak Praten atxiloketa salatu du ohar batean, eta «penagarria eta lotsagarria» dela esan. «Gero eta jende gehiagok urratsak egitea eskatzen duen garai honetan, Frantziako Estatuak errepresioa besterik ez du oraindik ere», adierazi du. Hori horrela, atxiloketak amaitzeko, euroaginduak bertan behera uzteko eta «prozesu demokratikorantz» pausoak emateko eskatu du.
Frantziako Poliziak Ernesto Prat atxilotu du Urruñan
Berrioztarra 2008tik bizi da Lapurdin, eta Auzitegi Nazionalaren euroaginduaren harira atzeman dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu