Frantziako Poliziak Haizpea Abrisketa Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea atxilotu du gaur arratsaldean, Hendaian. Baionako polizia etxera eraman dute ondoren.
Askatasunak esan duenez, 14:30ak aldera atzeman zuten Abrisketa, etxetik irteten ari zela. Oraindik ez dakite justu zer dela-eta atxilotu duten. Batasuneko hainbat zuzendaritzakide kartzelan dituzte iaztik, baina denak ere Hego Euskal Herrikoak dira eta Espainiako kartzelan dauzkate.
Askatasunak salatu egin du Frantziako Estatua gauzatzen ari den "errespresioa".
Atxiloketa
Frantziako Poliziak Haizpea Abrisketa Batasuneko zuzendaritzakidea atxilotu du Hendaian
Etxetik irteten ari zela atzeman dute, gaur arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu