Frantziako Poliziak Oier Oa Puyol donostiarra atxilotu zuen atzo arratsaldean Angelun (Lapurdi), Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi zuenez. 18:30ak aldera atxilotu zuten Oier Oa, 27 urtekoa, Angeluko hondartzaren inguruetan bizikletan zihoala. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotzeko unean motxila bat zeraman donostiar gazteak, eta barruan «agiri faltsuak, Guardia Zibilaren agiri faltsu bat eta dirua» atzeman zioten.
Espainiako Poliziak ETAko kide izatea leporatzen dio Oari, eta «gehien bilatutakoen» artean dago, Barne Ministerioaren arabera. Angeluko hondartzako inguruetan atxilotu ondotik, Frantziako Poliziak Baionan duen polizia etxera eraman zuten Oa, galdeketa egiteko.
Frantziako Poliziak Oier Oa donostiar gaztea atxilotu du Angelun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu