Urralburu- Otano auzia

Gabriel Urralburuk, Nafarroako presidente ohiak, baldintzapeko askatasuna lortu du

Nafarroako Gobernuko presidente ohi Gabriel Urralburu baldintzapeko askatasunean aske gelditu da. Urralbururi eroskeriagatik hamaika urteko kartzela zigorra eta 780 milioi pezetako zigorra ezarri zioten 1998an. Hala ere, 2001eko martxoan, Espainiako Auzitegi Gorenak zigorra lau urtera jaitsi zuen eroskeriagatik egindako delituak eta zerga-iruzurrak ez zirelako bateragarriak.

2003ko abuztuaren 1a
16:50
Entzun
2001eko abenduan, 444 egun kartzelan pasa ondoren, hirugarren gradua lortu zuen Urralburuk. Hirugarren gradua lortzeko, lan eskaintza bat aurkeztu behar izan zuen. Madrileko Abokatuen Eskolan ere alta eman zuela denbora da.

'Diario de Noticias' -ek dionaren arabera, Gabriel Urralburu bere ilobaren zaintzapean dago, eta kartzelako zerbitzu sozialek kontrolatuko dute.

Gabriel Urralbururekin batera, Antonio Aragon, euren emazteak, Luis Roldan eta Jorge Esparza zigortu zituzten. Hauek Otano kasuan inputaturik daude oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.