Gaixo dauden presoen aldeko manifestazioarekin bat egin du Etxerat-ek

2014ko abuztuaren 7a
18:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Larunbatean gaixo dauden presoen eskubideen alde Donostian egingo den manifestazioa babestu du Etxerat-ek. Elkarteak gogorarazi du larri dauden 11 presoen egoera "oso larria" dela, eta egunez egun "okerrera" egiten duela.
"Eskubide urraketa etengabekoa da, baina, larriki gaixo dauden presoekin egiten ari direna basatia, krudela, da".

Etxerat-ek uste du kalean beharko luketeela, euren egoera dela eta. Horrela, beharrezkoak dituzten tratamenduak hartu ahal izango lituzkete, elkartearen arabera.

Preso gaixoak kalera lelopean, Bulebarretik aterako da martxa, abuztuaren 9an, 17:00etan. Hainbat plataformak egin dute deialdia; EH Bilduk bat egin du horrekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.