Gaixo larrien eta 70 urtetik gorakoen zerrenda eman du Etxerat-ek

Hamasei preso zerrendatu dituzte; horietatik lau lehendik hasiak ziren eskaerak egiten

Erredakzioa
2014ko martxoaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak dituen datuen arabera, EPPKn hamasei dira gaixo dauden edo 70 urtetik gora dituzten euskal presoak. Hamar presok gaixotasun larriak dituzte, eta beste sei presok 70 urtetik gora dituzte. Hain justu, astelehenean iragarri zuten horiek izango direla lehenak beren espetxealdiaren baldintzak aldatzeko eskaerak aurkezten. Horietatik lauk aurretik hasia zuten horretarako prozedura.

Adinagatik espetxea bereziki kaltegarria egiten ari zaielako eta kartzela eta haien osasuna bateragarria ez direlako ari dira eskatzen berehala aske uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.