Gaixotasun psikikoak
•Txus Martin Hernando. Nahasmen eskizo-afektiboa eta delirioak ditu, eta paranoia larriak. Giltzurrun arazoak ere baditu. Urtetan bakartuta egon ondoren, 2010ean zainak mozten saiatu zen. Medikatuta dago, Zaballako kartzelan.
•Aitzol Gogorza Otaegi. Nahaste obsesibo-konpultsibo larria du. Frantzian preso izan zutenean asistentzia psikiatriko espezializatua behar izan zuen eta egoerak ez du hobera egin. Frantziako zigorra betetzean, iazko ekainean, Espainiaren esku utzi zuten, eta egun,Sevillan dute preso, behin behinean.
•Jose Miguel EtxeandiaMeabe. 2003an atxilotu zuten arte Mexikon bizi zen, eta han nahasmen obsesibo konpultsiboa eta antsietatea diagnostikatu zioten. Tratamenduan zegoen. 2006tik larriagotu egin da bere egoera eta laguntza protokoloa ezarri diote. C hepatitia ere badu, Salamancako Topas kartzelan den Larrabetzuarrak.
Bihotzeko gaixotasuna
•Jose Maria Perez Diaz. Urtarrilean larrialdietara eraman zuten bihotzekoak jota. Stent-a jarri zioten. Eskuineko aldakan protesia du, protusio diskala, hiatoko hernia eta hiperkolesterolemia, besteak beste. 25 urte darama espetxean.
•Isidro Garalde Bedialauneta. 2006an diagnostikatu zioten kardiopatia iskemikoa eta miokardioko bihotzeko akutua. Prostatako hiperplasia onbera eta kataratak ere baditu. 61urte ditu, 27 darama preso, eta Cadizeko Puerto kartzelan dute.
•Iñaki Erro Zazu. Bihotzeko arazo larria du. Almeriako espetxean dute, eta, urtarrilaren 18an ospitaleko larrialdietara eraman behar izan zuten. Kardiopatia iskemiko larria diagnostikatu zioten, eta bihotz kateterismoa egin zioten, hiru stent ezarrita. 25 urte darama espetxean.
•Josetxo Arizkuren Ruiz. Bihotzeko arazo larria du. 2006. urtetik oinaze handiak izan dituen arren behar bezala begiratu ez, eta 2011ko ekainara arte digestioarekin lotutako arazoa zuela esan zioten espetxean. Iaz, kardiopatia eskemiko larria diagnostikatu zioten, eta stent bat ezarri. 2008tik, epiastriko oinazeak, disnea, opresio prekordiala izan ditu, eta ezkerraldeko besaurreko oinazea. Pontevedran dute preso, A Laman.
•Jose Ramon Lopez de Abetxuko Likiniano. Bradikardia sintomatikoa atzeman zioten 2009an eta 2011n kateterismoa egin zioten. Fibrilazio aurikularra dela-eta, bihotz ablazioa ezarri zioten bihotz erritmoa kontrolatzeko. Prostatako adenoma ere badu. 63 urte beteak ditu, horietatik 23 espetxean.
Minbizia
•Gotzone Lopez de Luzuriaga Fernandez. Bularreko minbizia topatu zioten 2007an eta Jaengo ospitalean erauzi zioten. Erradioterapia tratamendua jarraitu du. 23 urte darama preso.
•Jose Angel Biguri Camino. Minbizia atzeman zioten prostatan, eta iazko urrian erauzi egin zioten prostata. 57 urte ditu, eta 23 darama espetxean.
•Josu Uribetxeberria Bolinaga. 2005ean tumore handia aurkitu zioten giltzurrunean. Minbizia zuela ikusi, eta kendu egin zioten giltzurruna. Ondorioz, bizi arteko koterola eta tratamendua behar ditu.
Pluripatologiak
•Garikoitz Arruarte Santacruz. Erreumarekin loturiko oinazeak ditu, bi begiei eragiten dien aldebiko uveitis akutua eta espondiloartopatia zein espondilitis ankilopoiektikoa. Behe adarretan artralgiak ditu, aldebiko errotula kondropatiagatik ebakuntza egina du, eta aldebiko sakroilitisa du. 21 urte darama espetxean.
•Jesus Mari Mendinueta Flores. Lunboziatalgia eta oinazeak ditu, hernia diskalaren eraginez. Espondilitis ankilopoetikoa, eta ikusmen arazoak ere bai, migraña, eta kopetako sinopatia. Insomnio kronikoa eta astenia. 21 urte egin ditu preso.
•Inma Berrriozabal Bernas. Diabetes mellitus II, B hepatitia, bronkioetako asma, psoriasia, belaun protesia, hipertentsioa, sinusitia eta insomnio kronikoa ditu, besteak beste; eta 61 urte ditu.
•Iñaki Etxeberria Martin. Ikusmen arazo handiak ditu: 2000. urtean, miopia magno koriorretinitia eta miopikoa diagnostikatu zioten. 2006an eskuineko begiko erretinan hemorragia eta ikusmen galera antzeman zioten. Kristalino arazoak eta glaukoma bi begietan ditu. Ondorioz, ez du ikusten.