•Josetxo Arizkuren. Bihotzeko gaitza du: kardiopatia iskemiko larria; stent bat jarri zioten.
•Garikoitz Arruarte. Begiei eragiten dien uveitis akutua du, baita ere espondilortropia eta espondilitis ankilosantea. Artralgiak eta aldebiko sakroilitisa ere baditu.
•Inmaculada Berriozabal. Gaixotasun askoren ezaugarri klinikoak ditu, duela 10 urtetik: B hepatitisa, hipertentsio arteriala, asma bronkiala, psoriasia, zifoeskoliosi dortsala, belauneko protesia, artrosia, insomnio kronikoa eta mellitus II motako diabetesa ditu, besteak beste.
•Jose Angel Biguri. Prostatako minbizia antzeman zioten, eta prostata erauzteko ebakuntza egina du.
•Iñaki Erro. Kardiopatia iskemiko larria, eta bihotz kateterismoa egina du, hiru stent jarrita.
•Jose Miguel Etxeandia. Buruko gaitza du: desoreka obsesibo-konpultsiboa, antsietate akutu batekin. C hepatitisa ere badu.
•Iñaki Etxeberria. Ikusmen galera handia eragiten dion gaitz degeneratiboa du, laster itsu geratzeko arriskuarekin.
•Ibon Fernandez Iradi. Esklerosi anizkoitza; gaixotasun larri, degeneratibo, sendaezin, kroniko eta progresiboa.
•Isidro Garalde. Kardiopatia iskemikoa eta miokardioko bihotzeko akutua diagnostikatu zioten. Koronografia egina du. Gainazaleko kartzinoma basozelularra ere badu, prostatako hiperplasia, eta kataratak.
•Aitzol Gogorza. Buruko gaitza du, eta azken hilabeteetan asko larritu zaio: desoreka obsesibokonpultsiboa, sintoma psikotikoekin.
•Jose Ramon Lopez de Abetxuko. Bihotzeko gaixotasunak ditu: Bradikardia sintomatikoa antzeman, eta kateterismoa egin zioten. Fibrilazio aurikularra ere bai. Bihotz ablazioa ezarri zioten tratamendu gisa. Horrez gain, prostatako adenoma, zerbikoartrosia eta aldakako artrosia ere baditu.
•Gotzone Lopez de Luzuriaga. Bularreko minbizia topatu zioten, eta erauzi egin zioten, gero erradioterapia jasotzeko. Oinazeak ditu oraindik. Sinusitis kronikoa ere badu, eta bitreo askatzea bi begietan, besteak beste.
•Txus Martin. Buruko gaixotasun oso larria du: eskizofrenia paranoidea. Paranoia gogorrak izaten ditu, nora eza, eta ahotsak entzuten ditu, besteak beste.
•Jesus Maria Mendinueta. Hainbat gaitz ditu: Diskopatiak bizkarrezurrean, lunboziatalgia, disko hernia, eta eskuineko izterrondoko etena. Uveitis akutua ere badu. Migraña eta kopetako sinusopatia, insomnio kronikoa eta astenia. Erreuma eta ikusmen kalteak dituenez, pentsatzekoa da espondilitis ankilopoietikoa duela.
•Ventura Tome. Minbizia du prostatan, eta tumorea erauzi eta erradioterapiaz tratatu behar dela uste dute sendagileek. Bihotzeko arazoa ere badu, balbula mitralean.
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu