politika

Galder Gonzalez ETB2ko arratsaldeko saiotik bota dute euskal presoen aldeko elastikoa eramateagatik

'Sin ir mas lejos' Klaudio Landak aurkezten duen programan parte hartzekoa zen, baina elastiko "kantosoegia" zuela esan diote ekoiztetxekoek.

2013ko urriaren 4a
20:54
Entzun

Herrira-ren kolore bilakatu den elastiko urdina, euskal presoak Euskal Herrira irudikatzen duen irudia daramana, hitzik gabekoa. Hori jantzita iritsi da Galder Gonzalez ETB2ko platora, egunotako gertakariak salatzeko. Zertaz hitz egin behar duten jakinarazi diote aurretik: Herrira-ren kontrako polizia operazioa izango da gaietako bat, beste gaietako bat, faxismoaren hazkundea Europan. Galder Gonzalezek berak hauxe idatzi du bere Twitter kontuan: "Erraza da 'Faxismoaren hazkundea Europan' gaia jartzea eta gero ez onartzea gutxieneko adierazpen askatasunik". 

Gonzalez konbentzitzen saiatu dira ekoiztetxekoak:  "Eta inor 'Arriba España' handi batekin etortzen bada?". "Berak ikusiko, baina hori ez da argudio bat", azaldu du Gonzalezek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.