Irudia. Santiago (Galizia)

GALIZIAN HILDAKOETAKO BAT, BILBOKOA

2012ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilbotarra da Galiziako hegazkin istripuan bi hildakoetako bat: Daniel Fernandez (35 urte). Herrialde Katalanetan bizi zen, eta hegazkinaren pilotua zen. Santiagon (Galizia) jazo zen istripua, atzo. Asturiastik (Espainia) zetorren hegazkina, hara transplanteak egiteko organoak eramatetik. Santiagoko Lavacolla aireportutik bi kilometrora izan zen ezbeharra; zuhaitz batzuen aurka egin zuen talka hegazkinak. Hegazkinean zihoan beste bidaiaria ere bertan hil zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.