hizkuntzak

Galiziera-euskara lehen hiztegia

Vigoko Unibertsitateak aurkeztu du lana. Isaac Fernandez egileak esan du euskara hiztunak irabazten ari dela -gizartearen lanari esker- eta galiziera gero eta egoera okerragoan dagoela gizartean.

2010eko azaroaren 17a
19:13
Entzun 00:00:0000:00:00
Vigoko Unibertsitateak (Galizia) galiziera-euskara eta euskara-galiziera hiztegia aurkeztu du gaur. Era horretako historiako aurreneko hiztegia da, eta bost mila hitz baino gehiago dauzka. Isaac Fernandez galiziar euskara irakaslea izan da egilea. Esaldiak eta esaera zaharrak ere badakartza hiztegiak.

"Galiziarrok eta euskaldunak elkar hobeto ulertzeko balioko du lanak, eta filtrorik gabeko itzulpenik ez izateko", adierazi du Fernandezek.

Xose Henrique Costa errektoreordearen arabera, gaurkoa "egun zoriontsua" da Vigoko Unibertsitatearentzat. Hizkuntza orok hiztegi hori bezalako labanesak behar dituela azpimarratu du Costak. Honek esan duenez, euskara oso hizkuntza berezia izan arren "erromanikoa" da, eta galizieraren eta bien artean bada antzekotasunik hitz batzuetan.

Fernandezek nabarmendu du euskarak gero eta hiztun gehiago dauzkala -gizartearen lanari esker- eta galiziera gero eta egoera okerragoan dagoela gizartean.

Anxo Angueira eta Harkaitz Cano idazleek egin dituzte hiztegiko hitzaurreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.